Bilbotar gazteek B-Tuber. Izarren bila! izeneko lantegian parte hartzeko aukera izango dute. B-Tuber lantegian gazteek bideoak euskaraz sortu, editatu eta YouTube bidez ezagutarazteko beharrezko guztia ikasiko dute. Horretarako formakuntza saio dibertigarri eta praktikoak eskainiko zaizkie gazteei.
Lantegi hauek Azkue Fundazioaren lankidetzarekin antolatzen dira eta Euskararen Etxean ematen dira.
Hartzaile guztiei informazio foiletoa bidaltzen zaie beraien etxeetara izen emate epea baino lehen ikastaro honetan parte hartzera animatzeko. Izen ematea online da eta beharrezkoa da lantegi hauetan parte hartzeko.
YouTube plataforman lan egiteko gazteek formatu irekian lan egin dezakete edo bestela kanal pribatua ere ireki dezakete, baina ez da beharrezkoa. Kanal pribatua irekitzeko ordezkari legalaren baimena beharko dute.
Lantegi guztiak doan dira eta plazak mugatuak dira.
Lantegietan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik izena ematea online Bilbao.eus orriaren “Agenda” ataletik sartuta. Izena eman ahala beteko dira plazak. Plazak beteta daudenean itxaron zerrenda irekiko da. Lantegian plazaren bat libre geratuko balitz, itxaron zerrendatik plazarik lortu ez duen lehenengo pertsonari deituko zaio.
Hartzaileak: Bilbon erroldatutako 11 eta 13 urte bitarteko gazteak
Lekua: Euskararen Etxea (Agoitz plaza 1, Bilbo) (Metroz: San Ignazioko geltokia; Bilbobusez: 10, 13, 18 eta 71 lineak)
Data: Aste Santuan, ekainean eta Gabonetan.
Informazio osagarria: Btuber Azkue Fundazioarekin batera antolatutako ekimena da, Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak oinarritzat hartzen dituena.
Izena emateko klikatu hemen: www.bilbao.eus/euskara/btuber. Aktibatuta egongo da bakarrik izena emateko epean.