Azalpena:
Mintzapraktika euskara praktikatzeko egitasmoa da. Helburu nagusia da euskaldunok, ondo dakigunok, ikasten ari garenok eta nola edo hala moldatzen garenok, euskaraz hitz egiteko aukerak izateko guneak sortzea, eta bide batez euskararen normalizazio prozesuan eragitea da
Bilboko euskaldunak harremanetan jartzea nahi dugu. Euskaldunon mundua ikusgarri egin, eta hiztun berriak mundu euskaldun horretan partaide izatea erraztu.
Mintzapraktika taldeak: adina, zaletasunak eta aukerak kontuan hartuta talde txikiak osatzen ditugu. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, taldekideen artean erabakitzen dute noiz, non eta zertarako bildu. Talde guztietan euskaraz ondo moldatzen den laguntzaile edo bidelaguna egoten da proiektuaren dinamizatzailearekin koordinatu eta harremanetan egoteko.
Euskararen Agenda: ikastaroak, txangoak, kultur ikuskizunak, kontzertuak, antzerkia, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak…
Hartzaileak:
Euskara ikaslearentzat: euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin, hemen duzu aukera.
Euskaraz moldatu bai, baina lasai hitz egiteko konfiantzazko guneak behar dituenarentzat: norekin hitz egin ez edo apur bat herdoilduta baduzu euskara, zuretzat ere badago lekua Mintzapraktika taldean.
Euskaraz ondo moldatzen denarentzat: bidelaguna edo laguntzailea deituko duguna. Euskaraz bizi bazara eta euskararen aldeko boluntarioa izan nahi baduzu, edo euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hemen duzu aukera.
Data:
Iraila-ekaina
Lekua:
Bilboko edozein auzotan duzu praktikatzeko aukera.
Informazio osagarria:
E-posta: berbalaguna@aek.eus
Izena emateko: https://praktikatu.eus/blog/bilbo/