Bilbo, 2008ko ekainaren 12a.
Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Bizkaiko Bertsolaritza Elkarteak antolatzen duten Zortziko Txikia izeneko bertsolaritzako programaren amaierako jaialdia egingo da bihar, barikua, 2008ko ekainaren 13a, 10:30etik 12:00etara bitartean, Bilborock aretoan. Programa hau Bilboko zenbait ikastetxetan gauzatu da 2007-2008 ikasturtean.
Jaialdian Kontakatilu txotxongilo-taldeak hartuko du parte; Xabier Enbeita eta Arkaitz Estiballez bertsolariek eta programan aritu diren ikasle-talde bik ere jardungo dute bertsotan. Musika, berriz, Aitor Rubio gitarra-joleak jarriko du. Ondoren, diploma banatuko zaie ikasturte honetan Zortziko Txikia programan parte hartu duten ikastetxeei.
Zortziko Txikia programa
Ikasturte honetan Bilboko 29 ikastetxek hartu dute parte Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolatutako Zortziko Txikia programan. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 1.263 ikaslek doinuak, neurriak, bertso zaharrak eta bertsolaritzaren historia ikasi dute. Eskolak Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eman ditu eskola-orduen barruan.
Kazetariak jaialdira joan daitezke nahi badute. 11:30etik aurrera diplomak banatuko dira. Ana de Castro Euskara Saileko zinegotziak banatuko dizkie sariak ikastetxeei.
Ekitaldia: Zortziko Txikia bertsolaritzako programaren amaierako jaialdia
Lekua: Bilborock Aretoa (Mesedeetako kaia, 1)
Eguna: Barikua, ekainak 13
Ordua: 10:30 – 12:00