Bilboko Udaleko Euskera Sekzioa 1985an sortu zen, Hezkuntza, Kultura eta Euskera Sailaren barruan. Harrezkero, udal barruko egitura aldaketak direla eta, izen desberdinak izan ditu, gaur egun Euskara eta Hezkuntza Saila izan arte. Ibilbide luze honetan beste administrazio atal batzuekin elkartu izan da sailak osatzeko (Hezkuntza, Kultura eta Euskera Saila; Kultura eta Turismo Saila; Kultura eta Euskera Saila; Euskara, Gazteria eta Kirol Saila).
1985etik hona 5 euskara zinegotzi egon dira:
1987-1991: Koldo Celestino (HB)
1991-1995: Ana Reka (EAJ)
2003-2007: Ana de Castro (EAJ)
2007-2011: Ana de Castro (EAJ)
2011-2015: Sabin Anuzita (EAJ)
2015-2019: Koldo Narbaiza (EAJ)
2019-2023: Koldo Narbaiza (EAJ)
Euskara Zuzendariordetzaren helburu nagusia euskararen normalizazioa eskuratzea da udalerri mailan eta udal administrazioaren eremuan, eta horretara bideratzen ditu ematen dituen zerbitzu guztiak.
- Alde batetik, Bilboko gizartean euskara bultzatzea eta normalizatzea da helburua, kontuan izanik normalizazioa hizkuntza ofizial biak eguneroko jardunean maila berean erabiltzea dela. Bilbotarren hizkuntza arloko ohituretan eragina izan nahi duten programak taxutzea eta gauzatzea da euskara zerbitzuaren eginkizuna, hau da:
– Motibazioan, sentsibilizazio-kanpainen bitartez
– Ezagutzan, hizkuntza ikasteko programen bitartez
– Erabileran, euskararen erabilera sustatzeko ekimenen bitartez
- Bestalde, udal administrazioa gero eta euskaldunagoa izan dadin lan egiten du.
Helburu bi horiek finkatzerakoan, aintzat hartu dira Eusko Jaurlaritzak alor hauetarako ezarritako araudia; alde batetik, udalerria euskalduntzeko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP); eta bestetik, udal administrazioa euskalduntzeko 86/1997 Dekretua.
Azter ditzagun egitekoak atalka: