Bilboko Udalak 2026ko euskara ikasteko dirulaguntzen deialdian mantendu egiten ditu 2024ko eta 2025eko deialdietan txertatutako hobekuntzak. Aurten ere herritar guztiei zabalduta egongo da deialdia eta, beraz, Bilbon erroldatuta dagoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi homologaturen batean matrikula egin duen orok dauka aukera dirulaguntza eskatzeko.
Euskara ikasteko
Hartzaileak
Bilbon erroldatuta dauden guztiak, oinarrietako baldintzak betetzen badituzte.
Deialdia
Deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) argitaratzen da. Era berean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdiaren laburpena argitaratzen da (iragarkia eta akatsen zuzenketa).
- BDNS (identif.): 895524
- Bizkaiko Aldizkari Ofiziala: 2026-04-09
Eskaerak aurkezteko epea
2026eko apirilaren 14tik maiatzaren 5era
Eskaerak aurkezteko lekuak
https://www.bilbao.eus/aytoonline/tramitacion/subeuskera/login.jsp?idioma=e
Erregistrotik, deialdian adierazten den moduan
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza
- HABEren dirulaguntza
HABEk itzuli egingo du ikasketa aldian jarritako diru-kopuruaren atal bat.
Dirulaguntza eskatzeko baldintza:
Dirulaguntza eskatzeko baldintza hauek bete behar dituzte:
– Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean deialdian zehaztutako epealdian matrikulatua egon izana eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuei norberak ordaindu izana.
– Deialdian zehaztutako ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana.
Eskaera egiteko epea eta prozedura
Data horretan, HABEren web atarian irekita egoten da izena online emateko epea.
- Hizkuntza Eskola Ofiziala (Hezkuntza Saila)
Hizkuntza eskoletako ikasketetarako ez da dirulaguntzarik ematen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako matrikula prezioak eta tasak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren Aginduaren arabera zehazten dira urtero, eta hori kontuan izanik zehazten dira unibertsitateko ikaskuntzak ez diren zerbitzuen prezioak.
Bilboko Udalaren dirulaguntzak
Azalpena:
Bilboko Udalak 2025eko euskara ikasteko dirulaguntzen deialdian mantendu egiten ditu 2024ko deialdian txertatutako hobekuntzak. Aurten ere herritar guztiei zabalduta egongo da deialdia eta, beraz, Bilbon erroldatuta dagoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi homologaturen batean matrikula egin duen orok dauka aukera dirulaguntza eskatzeko
Hartzaileak:
Bilbon erroldatuta dauden guztiak, oinarrietako baldintzak betetzen badituzte.
Deialdia:
Deialdia Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) argitaratzen da. Era berean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdiaren laburpena argitaratzen da.
Dokumentazioa:
- BDNS (identif.): 755338
- Bizkaiko Aldizkari Ofiziala; 2024-04-29
- Informazio orria (pdf formatuan – 380 KB)
- 2025eko deialdiaren oinarriak (2024-2025 ikasturtea) (pdf formatuan – 404 KB)
- 1. eranskina (Eskabide orria) (pdf formatuan – 160 KB)
- 2. eranskina (Euskaltegiaren agiria) (pdf formatuan – 404 KB)
Eskaerak aurkezteko epea:
2025eko apirilaren 2tik 16ra.
Eskaerak aurkezteko lekuak:
- Web orriaren bidez
- Erregistrotik, deialdian adierazten den moduan.
Bilboko eskola eta elkarteentzat
Bilboko ikastetxe eta guraso-elkarteentzat
- Norentzat: Bilboko ikastetxeak (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) eta ikasleen guraso-elkarteak.
- Zenbatekoa: 800 euro.
Informazio gehigarria:
Elkarteentzako dirulaguntzak
- Helburu nagusitzat euskararen erabilera eta normalizazioa dituzten elkarteen programak
Norentzat: helburu nagusitzat euskararen erabilera eta normalizazioa dituzten elkarteak eta irabaz asmorik gabeko beste pertsona juridiko batzuk.
Zenbatekoa: gehienez, 10.000 euro.
Informazio gehigarria:
Deialdiaren laburpena
Deialdiaren oinarriak eta dokumentuak
- Bestelako elkarteen euskarazko programak
Norentzat: Bestelako elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste pertsona juridiko batzuk.
Zenbatekoa: gehienez, 3.500 euro.
Informazio gehigarria:
Deialdiaren laburpena
Deialdiaren oinarriak eta dokumentuak
