Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Labayru Ikastegiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute urrian euskara sustatzeko.
Hitzarmen honen bidez, erakunde biek hartu dute xede herritarren artean euskara eta euskal kultura sustatzea eta euskararen erabilera suspertzea, bai hiztunen kopuruari bai hizkuntzaren kalitateari begira.
Labayru Ikastegiak euskararen eta euskal kulturaren gaineko ikerkuntzan, sormenean eta zabalkundean ekarpen handia egin du hizkuntza besterentzeari eta kalitateari eusteari dagokienez. Horiexek dira, hain zuzen, Bilboko Udalak 2006an onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusiak.
Oharra osorik (39,5 KB, pdf)
You must be logged in to post a comment.