Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatu berri da (abenduaren 13an) BECen eta historian lehenengo aldiz emakume batek lortu du txapela, Maialen Lujanbiok. Lujanbiok eta Amets Arzallusek jokatu zuten buruz-burukoa baina, hernaniarrak lan hobea egin zuen eta 1.630,75 puntu batu zituen, Arzallusek, berriz, 1.582.
Hirugarren postuan Jon Maia sailkatu zen (1.060 puntu), laugarren postuan lau txapelen jabea den Andoni Egaña (1.058 puntu), Unai Iturriaga durangarra bosgarren postuan sailkatu zen (1.046,25 puntu), Sustrai Colina seigarren (1.037,5 puntu), Aitor Mendiluze zazpigarren (1.009,25 puntu) eta Aitor Sarriegi zortzigarren (983,75 puntu).
Andoni Egañak agurrerako bere txanda baliatu zuen txapelketan berriro ez duela parte hartuko iragartzeko, txapelketaren aurretik adierazi zuen oholtzan egon nahi zuela erreleboa pasatzeko garaian eta hala egin zuen BECeko finalean erreleboa Lujanbiori pasatuz. Bestalde, sari banaketan une hunkigarriak izan ziren, besteak beste, Joxe Agirre 80 urteko bertsolari azpeitiarrak Lujanbiori txapela jarri zionean.
2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalak 14.500 ikusle elkartu zituen BECen, saioa zuzenean jarraitzeko.