Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Nontzeberri.com atariak Bilblogari euskarazko blogen lehenengo lehiaketako sariak banatu dituzte. Ekimen berri horren helburua euskararen erabilera Interneten eta euskarri digitalen esparruan egonkortzea eta sustatzea da. Horrela, Bilboko 15 eta 30 urte bitarteko 20 gaztek beren euskarazko blogak Bilblogariren lehenengo ediziora aurkeztu zituzten.
Hilaren 23an izan zen sari banaketa Alde Zaharreko La Bolsa Udaltegian eta ondorengo sariak banatu zituzten: Blog pertsonal onenaren saria Mikel Iturberen Hamahiru blogak lortu zuen; taldeko blog onena Ula Iruretagoienaren Aldiri blogak; blog tematiko onena Adrian H. Llorenteren Euskaltzale 2.0 blogak eta blog originalenaren saria Nere Sorianoren Kap-nere blogak jaso zuen.