Arriaga Antzokiak Literatura eta musika euskaraz izeneko ekimena jarri du martxan Bilboko Udaleko Euskara Sailaren babesarekin. Ekimen horren baitako lehenengo emanaldia urtarrilaren 12an eskaini zen. Xabier Lete idazleak eta Joxan Goikoetxea musikariak hartu zuten parte.
Beste bi emanaldi ere antolatu dituzte ekimenaren baitan, bata martxoaren 16an izango da eta bertan Bernardo Atxaga eta Juan Carlos Perezen errezitaldiaz gozatzeko aukera izango da. Bestea, maiatzaren 10ean izango da eta Itxaro Borda olerkaria eta Pier Paul Berzaitz konpositore eta abeslari zuberotarra ariko dira. Azken emanaldi horretan Xanet Arozena gitarra-jolearen laguntza izango dute.
Emanaldiak 20:00etan izango dira Arriaga Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 eurotan.
You must be logged in to post a comment.