Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Bilbo Zaharra Forum ekimenaren baitan, Bizkaiko Kopla Zaharrak emanaldi berezia eskainiko da ostegunean (otsailak 11) Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, 19:00etatik aurrera. Saioko protagonistak Xabier Amuriza eta Jon Aurre izango dira.
Koplak usadio zaharretan oinarrituak daude eta egiteko soziala dute zenbait ospakizunetan abesten direlako: Santa Agedan, Urtezahar eta Urteberri egunetan…
Hurrengo Bilbo Zaharra Foruma otsailaren 18an izango da eta Gontzal Mendibilek eta Iñaki Irazuk Bertso Paperak emanaldi berezia eskainiko dute 19:00etatik aurrera.
You must be logged in to post a comment.