Kafe Antzokiaren sorreratik izan dira, Urbeltzen gidaritzapean, dantza ekitaldiak “Urbeltzen Dantza Ganbara" izenarekin. Ikerfolk elkarteko Juan Antonio Urbeltzek dantza herrikoien esparrua landu eta dinamizatzen du egitasmo honekin. Bertara hurbiltzen direnak dantza herrikoiak ikasteko eta parte hartzeko aukera izaten dute.
Hilabete honetan, asteazkenean, 24an izango da saioa 20:00etan. Ez da zertan dantzari aparta izan parte hartzeko. Animatu zaitez!
You must be logged in to post a comment.