Martxoaren 3an hasi zen Igorreko Lasarte kultur aretoan Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketa. Edizio honetan, zazpi eskualdetako (Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Bilboaldea, Lea-Artibai, Enkarterri eta Ipar Uribe) 50 bertsolari inguruk hartuko dute parte. Sariketa bi adin mailatan banatuta dago: 18 urtetik beherakoak eta 19-24 urte bitartekoak.
Bertso saio guztiak, finala izan ezik, ikastetxe eta institutuetan izango dira eskola orduetan. Finala, ordea, martxoaren 26an izango da Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan. Bestalde, Bilboaldeko taldea martxoaren 9an arituko da Durangoko Institutuan, Durangaldeko taldearen aurka izango den kanporaketan. Ipar Uribe eskualdeko taldea, iazko txapelduna, zuzenean finalaurrekora pasatuko da kanporaketarik jokatu gabe.