Egonaldi hauei esker, euskara ikasi edo hobetu ez ezik, herriko bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera itzela izan dezakezu udako oporretan. Hamabostaldia, hilabetea edo bi hilabete pasatzeko aukera ematen du programa honek (uztailean, abuztuan eta irailean) bi ardatz nagusitan: familientzako egonaldietan edo ikasleentzako egonaldietan. Izena emateko epea desberdina da ardatz baterako edo besterako. Bilbon Ulibarri euskaltegia arduratzen da Egonaldiak familia euskaldunetan programaz.
You must be logged in to post a comment.