Apirilean zehar hainbat ekitaldi izan dira euskararen erabilera bultzatzen duen Harrapazank programa honetan. 12 eta 18 urte bitarteko 120 gaztek hartu dute parte programa honetako Dantzazank eta Distirazank lehiaketetan eta Jozank musika saioetan, baina askoz gehiago izan dira apirilaren 17an eta 24an egin diren amaiera galetara joan diren ikusleak.
Programari amaiera emateko Esne Beltza eta Lain taldeen kontzertua izango dugu apirilaren 30ean, 20:00etan Bilborock aretoan. Sarrerak Bilborocken eta BBK-ren orotariko kutxazainetan, telefono bidez eta interneten egongo dira salgai 6 eurotara.
Kontzertuarekin amaiera emango diogu aurtengo Harrapazank programari; hala ere, egindakoaz informatu zaitezke Harrapazank sare sozialetan. Programak badu orrialde bat gazteak elkarrekin komunikatzeko eta elkarreragiteko erabiltzen duten Interneteko Tuenti sare sozialean.
Atari honek 9.000 bisita jaso izan ditu eta ehunka nerabe sarearen lagun egin dira. Gazte bilbotarrek tresna hau mezuak bidaltzeko eta ikuskizunen argazkiak eta bideoak komentatzeko erabiltzen dute.
Bestalde, Harrapazank-en bloga aurrera doa, 6.500 bisita baino gehiagorekin.
Hauexek dira bi atariak: