Bilboko Udaleko Euskara Sailak maiatzaren 11n banatu ditu Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXII. edizioko sariak. Lehiaketa horretan uriko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte.
Rafael Mikoleta lehen euskal gramatika egilearen izeneko ipuin lehiaketa hau, 1989an hasita, urtero egin da eta euskararen ezagutza bultzatzea eta gazteak euskal literatura lantzera animatzea du helburu.
Aurtengo edizioan 690 ipuin aurkeztu dira. Oinarrietan lau kategoria ezarri dira: A – Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; B – Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C – DBHko 1. eta 2. mailak; eta D – DBHko 3. eta 4. mailak.
Bestalde, saritutako ipuinak eta epaimahaikideen arabera argitaragarriak diren ipuinak biltzen dituen liburua aurkeztu da sari-banaketa ekitaldian bertan, eta edizioan parte hartu duten guztiei ekainean zehar argitalpenaren ale bana bidaliko zaie.
Hauexek izan dira Rafael Mikoleta Lehiaketaren XXII. edizioko epaimahaiko kideak: Ana de Castro Rubalkaba, Bilboko Udaleko Euskara Saileko zinegotzia, epaimahaiburua; Lutxo Egia, Xabier Gereño, José María Larrea, Jesús Etxezarraga, Juan Ramón Madariaga, Txani Rodríguez, Luis Gutierrez eta Pedro Alberdi, epaimahaikideak; eta Nagore Layuno, idazkaria.
XXII. edizioko sarituak (Pdf, 1,11 MB)