Bilboko Udalak lau ardatz nagusiren inguruan bildu ditu udal sail desberdinetatik Bilbon erroldatutakoentzat antolatzen diren ikastaro eta tailerrak:
- Aisia eta Kirol arloan 9 ikastaro mota desberdin antolatu dira: Yoga, Aretoko dantzak, Mantentzeko gimnasia, Areobika, Tai-chi, Erlaxazioa, Sevillanak, Dantra tropikalak eta umeentzako gimnasia erritmikoa.
- Kultura ikastaroek hainbat arlo ukitzen dituzte: marrazketa eta pintura, larrua, zura, bitxiak, loreak, argazkigintza, animazioa, patroigintza …
- Adinekoentzako osasuna arloan bizimodu aktiboa izatea, ohitura osasungarriak bultzatzea eta onura fisikoak lortzea da bilatzen den helburua.
- Emakume eta gizonen arteko berdintasun arloan, besteak beste, honako tailer hauek antolatu dituzte: estresa kontrolatzeko teknikak, Gorputz eta buruko oreka, Erlaxazioa eta Barne ezagutzarako tailerrak.
Udaleko zortzi barrutietako udaltegietan emango diren ikastaro eta tailer horien artean zenbait euskaraz emango dira Deustu, Begoña, Uribarri eta Ibaiondo barrutietan; besteak beste, Yoga, Aretoko Dantzak, Marrazketa eta pintura, Zeramika, Argazkigintza digitala, Zura lantzea, Bitxikeriak eta apaindurak eta Erlaxazioa.
Izena emateko epea maiatzaren 31ra arte egongo da irekita eta 010 telefonora deituta, internetez (www.bilbao.net) edo “Bilbao Click” bulego elektronikoetan egin ahal izango da.
You must be logged in to post a comment.