Bilboko AEK-k Berbaditza Txapelketa antolatu zuen, ekainaren 17an, ikasturtea amaitzeko Bilborock aretoan egin zen Ikasleen Jaiaren barruan. Lehiaketa horren helburuetako bat euskararen praktika euskaltegietatik ateratzea eta ikastegi ezberdinetan dabiltzan ikasleak elkar ezagutzea da.
Lehiaketaren bitartez, euskal fonetika eta ortografia lantzeko aukera izan dute ikasleek. Lehiaketa hiru mailatan banatu da: behe-mailako ikasleei Lutxo Egiak bere testu bat irakurriko die; erdiko mailakoei Uxue Alberdi idazleak eta goi-mailakoei Kirmen Uribek.
Diktaketa-saioa 10:30ean hasi zen. Ondoren, Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren Larru haizetara antzezlana ikusteko aukera izan zen. Eguerdian, ikasleek diktaketa-saioaren emaitzen berri izan zuten eta 18:30etik aurrera sari-banaketa egin zuten.