Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren XXVIII. edizioa aurkeztu du. Sarietan 12.000 euro banatuko direla jakinarazi dute. Sail bakoitzean (gaztelaniazkoan eta euskarazkoan) lehen saria eta accesita izango dira: 4.100 euro eta 2.050 euro, hurrenez hurren.
Lehiaketan edozein herrialdetako idazleek har dezakete parte, baina eleberriaren hizkuntza euskara edo gaztelania izan behar du. Gaia librea izango da eta ezingo da beste lehiaketa batean saritutako lanik aurkeztu. Irabazlearen berri 2011ko martxoan emango da.
Ipuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira, bai posta arruntez edo webgunearen bidez. Lanak aurkezteko epea urriaren 29an amaituko da.
You must be logged in to post a comment.