Bilboko merkatariek eta dendetan lan egiten dituzten pertsonek Bilboko Udaleko Euskara Sailak, HABE- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin elkarlanean, bigarren urtez martxan jarri dituen merkataritza arloan erabilitako euskara ikastaroetan izena eman ahal dute jadanik.
Ekimen hau Euskara Sailak, Lan Ekintza udal sozietatearekin eta Bilbao Dendak elkartearekin elkarlanean martxan jarri du bi helbururekin: euskararen erabilera normalizatzeko prozesua Uriko merkataritzan bultzatzea eta eskaintzaren eta eskariaren arteko merkataritza komunikazioan euskara presente egon dadin saiatzea. Siadeco enpresa arduratu da proiektuaren diseinuaz eta garapen teknikoaz.
Matrikulazioa:
Ikastaroak:
- Merkataritza arloko euskararen oinarrizko ikastaroa
- Merkataritza arloko euskara hobetzeko ikastaroa
Epea: irailaren 30era arte
Lekua: HABEk homologatuta hiriko bost euskaltegi hauek:
- Bilbo Zaharra, Posta Kalea, 8. (Tf: 94 4158292)
- Indautxu AEK. Urkixo Zumarkalea, 88 (Tf: 94 4413474)
- Juan Mateo Zabala, Gordoniz Kalea, 22 (Tf: 94 4221388)
- Matxintxu AEK, Ramón y Cajal Etorbidea, 8 (Tf: 94 4752233)
- Lizardi AEK, Txakur Kalea, 1 (Tf: 94 4168200)
Ikastaro hasiera: urriaren 4a
Oharra: Ikasleek ikastaroaren kostu osoaren %20a ordaindu behar izango dute eta Bilboko Udalak eta HABE erakundeak %80 finantzatuko dute.