Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Eztabaidak Literaturarekin ekimenaren hitzordu berria antolatu du. Hitzordua bihar, urriak 5, izango da 19:30ean Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Biharko protagonistak Seve Calleja idazlea eta Inazio Mujika idazle eta editorea izango dira. Moderatzaile lanak, berriz, Maria Eugenia Salaverri kazetari, idazle, gidoilari eta abesti egileak egingo ditu.
Biharkoa gazteei eta helduei zuzendutako literaturaren arteko mugari buruzko berbaldia izango da. Eztabaidak Literaturarekin hilero antolatzen da, asteartetan, Bidebarrietako Liburutegian.
You must be logged in to post a comment.