Benetako maitasuna indarkeriarik gabeko harremanetan baino ezin da existitu, elkarren onarpenetik eta pertsonen arteko errespetutik abiatuta. Ideia nagusi hori lantzeko Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak TRUE LOVE lehiaketa berria antolatu du, gazteen artean gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean oinarritutako maitasun-harremanak eta amodio-kontu positiboak sustatzeko; horretarako, benetan desberdinak diren bi estiloren fusiotik sortutako adierazteko moduaz baliatuko dira, alegia, bertsolaritza tradizionalaz eta rap-az.
Lehiaketan, Bilbon bizi diren 14-26 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte; horiek obra originalak eta ezezagunak aurkeztu beharko dituzte, gaia pertsonen arteko elkarrenganako onarpenean eta errespetuan oinarritutako indarkeriarik gabeko harreman askeen alderdi nagusiak izanik, besteak beste:
- Benetako berdintasunean oinarritutako amodio-kontu eta maitasun-harreman positiboak.
- Emakumeenganako indarkeria barnebiltzen duten harremanen kritikak.
- Emakumeen botere-hartzea.
Izena emateko epea urriaren 29an eguerdiko 13:00ean amaituko da.
Esku orria (pdf)