"Istorio txikiak, mundu handiak" izeneko haur eta gazte literaturari buruzko jardunaldiak ari dira gauzatzen Bilboko Alondegian. Ibaizabal argitaletxeak antolatu ditu jardunaldiak bere 20. urteurrenaren harira. Liburu-sinatzeak, idazle eta ilustratzaileen arteko topaketak, tailerrak eta erakusketa bat antolatu dituzte. Erakusketa Bastida aretoan dago ikusgai.
Jardunaldietako azken ekimena, urriaren 29an izango da. Bertan, guraso eta hiru eta sei urte arteko seme-alabentzat lantegia egingo dute. Lantegi honetan ipuinekin gozatzeko oinarriak ezagutuko dituzte.
You must be logged in to post a comment.