Zer gara gu-Nor gara gu izeneko mahai jolasa aurkeztu berri dute. Jolasa Gotzon Barruetak egin du eta Elkarrek argitaratu du Euskaltel eta Bilboko Udaleko Euskara Sailaren laguntzarekin. Kartetako marrazkiak, berriz, Iosu Mitxelenak egin ditu.
Jolasa sei urtetik gorako haurrentzako da. Euskara errazean egina dagoen galdera-erantzunen jolaseko karta bakoitza galderari dagokion argazkiz hornitua dago. Galderen erantzun okerrak astakeriak edo barregarriak dira, horrela, erantzun zuzena aukeratzeko, ez dago zalantzarik, eta benetako datua jolastuz ikasiko da.
Kartetako galderek Euskal Herriko kulturaren arlo guztiak jorratzen dituzte: mendiak, ibaiak, sukaldaritza, kirolariak, idazleak, herriak, ohiturak, jaiak, musika…
You must be logged in to post a comment.