Datorren abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, Azkue Fundazioak antolatuta Xaramela ospatuko da Bilbon eta Donostian. Euskara bultzatzeko karaoke herrikoia da, eta bertan, Guk Euskaraz kantaren bertsio berri bat abestuko dute.
Ekitaldia Euskararen Egunerako egindako ekintzekin lotuta dago: Durangoko Azokakoa eta Real-Athletik Derbikoa, non bi taldeak "euskararekin bat" ekimenera batu ziren.
Karaokea, Euskaltelek babestua, Guk Euskaraz kantaren letra abesten datza pantaila jarraituz. Horretarako, 900 84 00 77 dohaineko zenbakira dei dezakezu, eta bukatzean, SMS bat jasoko duzu kodigo batekin. Kodigo hori erabiliz zure ahotsa entzuteko aukera izango duzu Xaramela webgunean.
Helburua telefonia mugikorraren esparruan euskararen erabilpena sustatzea da, batez ere gazte eta nerabeen artean. Izan ere 30 urtetik beherakoen artean %77a baino gehiago gai dira euskara erabiltzeko beraien terminaletan.
Bilboko ekitaldia Jose Ina Etxeberriak eta EtxEk dinamizatuko dute. Arenalean izango da 14:00etatik aurrera.
Donostiko ekitaldia, Joxe Felipe Auzmendik dinamizatuko du eta bertan Urko abeslariak parte hartuko du. Boulevardeko kioskoan izango da 14:00etatik aurrera.
Egitasmo honek Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalaren laguntza du, baita ere Gipuzkoako Foru Aldundiarena eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu hautagaitzarena.
Ikusi Youtuben