Bilboko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, eta Euskaltzaindiak Urian euskararen erabilera sustatzeko lankidetza hitzarmena berretsi dute. 2008 urtean sinatu zuten lehenengo aldiz hitzarmen hau Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza bultzatzeko eta hiriko biztanleen artean euskararen erabilera handitzeko, bai hiztunen kopuruari zein hizkeraren kalitateri dagokionez.
Iñaki Azkuna Bilboko Alkateak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak sinatu duten hitzarmenak konpromiso hauek biltzen ditu:
- Bi erakundeek euskararen aldeko kultur hedapenerako ekintzak, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak eta bestelako ekimenak bultzatuko dituzte.
- Hizkuntza aholkularitza eskaintzea udal zerbitzuei, herritarrei zerbitzu egokia emateko.
Anaitasuna aldizkariaren digitalizazioa
Hitzarmenean Anaitasuna aldizkariaren 1953tik 1974ra arteko artikulu eta parte hartzaileen aurkibidea egitea aurreikusten da. Era berean, Interneten eskegiko diren artikuluen gain begirada, zuzenketa eta digitalizazioa garatzen ari da.
Eliz orrialde bezala sortua, euskal prentsan erreferentzia izan zen Anaitasuna aldizkaria. 1969tik aurrera, gizarte eta kultura gaiak garrantzia hartzen joan ziren, euskal literaturaren bilakaera islatuz, lan adierazgarrienen kritikak eta iruzkinak bilduz, eta, beste ibilbideen artean, Gabriel Arestiren Lur ekimenari segimendua eginez.
Aldizkariak Ibon Sarasola, Xabier Kintana, Joxe Azurmendi, Gabriel Aresti edo Joseba Sarrionandia idazleen literatur artikulu interesgarriak plazaratu zituen.
- Juan Mari Torrealdaik hemerotekaren aurkezpenerako prestatutako dokumentua (PDF, 1,52 Mb).