Abenduaren 18an jokatu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Beñat Ugartetxea, Jone Uria, Peio Ormazabal eta Eneko Abasola Abarkas bertsolariek. Estiballes izan zen saio osoko puntuazioa altuena (947 puntu) lortu eta Bizkaiko txapela jantzi zuen bertsolaria.
4.200 lagun inguru elkartu ziren BECeko plazan. Izan ere, plazako saioa izan zen txapelketakoa baino gehiago. Buruz burukora finalean esperientzia gehien duten bertsolari biak iritsi ziren, Estiballes eta Lekue, hain zuzen ere.
Saioko puntuazioa:
- Arkaitz Estiballes: 947 puntu
- Etxahun Lekue: 889,5 puntu
- Miren Amuriza: 498 puntu
- Onintza Enbeita: 493,5 puntu
- Beñat Ugartetxea: 492,5 puntu
- Jone Uria: 483 puntu
- Peio Ormazabal: 445 puntu
- Eneko Abasolo Abarkas: 438,5 puntu
You must be logged in to post a comment.