Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 2011. urtean Kultura 18 txartela jarri du martxan berriro. Aurtengo kanpainaren izenburua Ikuskizuna hastera doa izango da iaz bezala. Txartel honi esker, 2011. urtean 18 urte betetzen dituzten gazteek doan sartu ahal izango dute 18 kultur ekitalditara gehienez ere. Gainera ikuskizun bakoitzera txartela duena lagun batekin joan daiteke eta bigarren horrek sarrerako txartelaren erdia baino ez du ordainduko.
Kultura 18 txartela Bilbon erroldatuta dauden eta adin nagusitasuna lortzen duten pertsonak identifikatzen dituen txartela da. 2011. urtean 18 urte beteko dituzten gazteek txartelak lortzeko egin beharko duten gauza bakarra www.bilbao.net webgunean sartu eta eskaria betetzea izango da.
Txartelaren helburua gazteak, besteak beste, antzerkira, operara, dantzara edota jazzera hurreratzea da.