Bilbo Zaharra euskaltegiak hamar urte daramatza, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen. Gaur eguneko idazlerik, musikaririk eta bertsolaririk ezagunenek izaten dute hitza bertan.
2011 urte hasierarako lau ekitaldi antolatu dituzte:
Otsailaren 3an, ORNITORRINKUS. Musika garaikidea, elektronika eta bertsoak nahasten dituen emanaldia eskainiko digute Maialen Lujanbiok, Judith Monterok eta Xabier Erkiziak.
Otsailaren 10ean, BETI BIZI, ZAHARRA BERRI. Kepa Junkeraren BETI BIZI lan berria eta Xabier Amurizak gidatzen duen LEIOA KANTIKA KORALA elkartuta ezin hobeto uztartzen dira gure iragana, abesbatzen mundua eta musika elektronikoa.
Otsailaren 17an, ERREGEA ETA BUFOIA. Ander Lipus aktoreak pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu Jon Maia bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten.
Martxoaren 3an, BERTSOEN ZIRRIKITUEN BARRENA. Bertsogintzak badu berez jokotik jolasetik adina, eta badira, horregatik, aspaldiko bertso-joko sonatuak. Horixe erakutsiko digute Sustrai Colina, Odei Barroso eta Amets Arzallusek.
Ekitaldiok Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitzan izango dira 19:00etan.
Bilbo Zaharra euskaltegiaren web orriak aukera ematen du aurreko ekitaldietako bideoak ikusteko.