Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egitea sustatzeko "Nahi dudalako!" kanpaina jarri dute abian Bizkaian. Euskaraz zein ikasketa eta non egin daitezkeen azaltzen duten esku-orriak banatuko dituzte Bizkaiko 37 udalerritan.
Proiektua Alkarbidek koordinatu du, eta Bizkaiko 16 udalerrik eta hiru mankomunitatek parte hartu dute. Egitasmoaren helburua DBH-ko hirugarren eta laugarren mailan dabiltzan gazteei Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz jarraitzeko informazioa ematea da. Informazio hori biltzen duten 2.800 esku-orri banatuko dituzte Bilbon. Gainera, www.nahidudalako.com webgunea jarri dute martxan proiektuaren informazio guztiarekin.
You must be logged in to post a comment.