Aurtengo IKUSI ETA IKASI programan parte hartu eta iritzia emateko inkesta bete dutenen arteko zozketa eginda, hauexek izan dira areto bakoitzeko irabazleak:
- Begoñako udaltegia: Eder Garcia Paz
- Karmen aretoa: Iker eta Asier Diego Perez
- Tiboli ikastetxea: Janire eta Alazne Rodriguez San Juanes
- Bilborock aretoa: Egoitz Diez Alonso
- Deustuko udaltegia. Oier San Andres Ibarzabal
Gogoratu IKUSI ETA IKASIren zazpigarren edizioa joan den larunbatean, martxoaren 19an, amaitu zela Deustuko udaltegian.
Aurten 800 inkestatik gora batu ditugu programa honen inguruan; bai umeek bai gurasoek eman dute iritzia, hurrengo ediziorako hobekuntzak iradokitzen dituztenak.
Sari banaketa Bilborock aretoan izan zen ostegunean "Ino Ino Ino badator Bonbardino" antzerki obraren ostean, Nerea Alias aurkezle eta Ana de Castro Rubalkaba euskara zinegotzia bertan zelarik, argazkian sarituekin batera.
You must be logged in to post a comment.