Miren Azkarate euskaltzainak Bilboko XV. Euskal Asteari hasiera eman dio hitzaldi batekin. Euskal Astearen baitan hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango dira eta horietan, besteak beste, Iker Martinez de Lagosek (Topagunea), Igone Etxebarriak (Labayru Institutua), Iñaki Lasak (Euskararen Kontseilua), Lander Solozabalek (Bizarra Lepoan Euskara Elkarte) eta hainbat politikarik hartuko dute parte.
Aurtengo Euskal Asteak euskara eta politika uztartuko ditu antolatu dituzten hitzaldi eta mahai-inguruetan. Ostegunean eta ostiralean izango da asteari amaiera emango dion ekitaldia: Euskonbola. Tonbola berezi honetan maitasun hitzekin, poemekin eta piropoekin hartu daiteke parte.
You must be logged in to post a comment.