Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketako lehenengo saioa Bilboaldeak irabazi du. Lehenengo saioa Igorren jokatu da eta guztira 350 lagun inguru izan dira. Arratiako eta Bilboaldeko taldeak izan dira norgehiagokan lehenengo saio horretan eta saioak sailkapen-izaerakoak direnez irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da. Hori dela-eta Bilboaldeko taldea finalaurrekoetan izango da.
Lehenengo saioko epaimahaia Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe adituek osatu dute. Bilboaldeko taldearen hurrengo saioa apirilaren 5ean izango da Lea-Artibaiko taldearen aurka Lea-Artibai ikastetxean 11:30ean. Lea-Artibai izan zen iazko sariketako irabazlea.
You must be logged in to post a comment.