Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta kultur eskaintza berritzeko, Bilboko Udalaren Euskara Sailak antolatzen duen Harrapazank programaren barruan hainbat berrikuntza izan dira: Enkore taldearen Zer garen izeneko abestiarekin egindako flashmoba edo Distirazanken partaideekin egindako libduba, esaterako. Baina aurtengo ekitaldiari amaiera eman behar zaio eta horretarako, urtero bezala, Distirazank eta Dantzazank lehiaketen galak ospatuko dira.
Aurten 140 gaztek hartu dute parte euren gaitasun artistikoak erakutsiz Distirazank eta Dantzazank dantza-lehiaketan. 12 talde aurkeztu ziren Distirazank lehiaketara eta 25 talde, Dantzazankera. Hasierako taldeetatik 8na iritsi dira finalera modalitate bakoitzean eta azken galan euren gaitasuna erakusteko aukera izango dute.
Distirazank gala:
- Eguna: apirilaren 2a
- Tokia: Bilborock aretoa
- Ordua: 19:30
Dantzazank gala:
- Eguna: apirilaren 9a
- Tokia: Bilborock aretoaz
- Ordua: 19:30
Gala bietan Nerea Alias arituko da aurkezle, eta sarrera doakoa izango da.
Horiez gain, Ze esatek eta Enkore taldeek kontzertua eskainiko dute apirilaren 8an Bilborocken 20:00etan. Sarrera 6 euro izango da eta BBKren Teleka kutxazainetan, telefonoz edo internetez eskuratu ahal izango da.