Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioa jarri du martxan. Bi modalitate izango ditu: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean bi sari banatuko dira, sari nagusia (4.100 €) eta akzesita (2.050 €).
Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketa honekin literatura sorkuntza sustatu eta, aldi berean, euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazi nahi du.
Ipuinen gaia librea izango da, jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte, tarte bikoitzarekin eta alde bakarretik idatzita. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 28a izango da eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira.