Deia egunkariak eta Rekalde Aretoak I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa antolatu dute. Nahi duten guztiek aurkeztu ahal izango dituzte lanak, bai bakarka bai taldeka. Komikiaren gaia librea izango da, baita erabilitako teknika ere. Lanak euskarazkoak izan beharko dute eta koloretan zein zuri-beltzean aurkeztu ahal izango dira.
Komikiak aurkezteko epea irailaren 5ean hasi eta 9an amaituko da. Lanak Iparragirre Editoriala; Kaputxinoen bidea, 6, 5-C; 48013 Bilbo helbidean entregatu behar dira I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa dioen gutun-azal batean.
Urriaren 1ean emango dute jakitera irabazlearen izena eta honek 1.500 euro jasoko ditu sari gisa. Bestalde, epaimahaiak aukeratutako hainbat lanekin erakusketa egingo dute Rekalde Aretoan. Gainera, Deiak liburu bat kaleratuko du saritutako eta epaimahaiak aukeratutako komikiekin.