Bilboko Hamaika telebistarentzat izan da Hau Pittu Hau konpartsak urtero ematen duen Euskara Saria. Ane Azkue eta Nagore Uriarte kazetariek jaso zuten saria Aste Nagusiko astelehenean Euskalgunean. Hamaika telebistak euskararen normalizazioaren alde egindako lana goraipatu zuen konpartsak eta kazetariek jendea beren lana ezagutzen, baloratzen eta beraien alde, euskararen alde, egiten ari dela azpimarratu zuten.
Iaztik, Aste Nagusiak iraun bitartean, jaiei buruzko bi orduko saioa ematen du egunero Hamaika telebistak, jaietako giroaren berri emateko asmoz.
You must be logged in to post a comment.