Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Miguel de Unamuno XIII. Saiakera Lehiaketa antolatu du eta lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 25ean amaituko da. Lehiaketa honetan edozein lekutan bizi diren idazleek har dezakete parte eta gaia librea da.
Bi modalitate daude, euskaraz eta gazteleraz, eta lan bakoitza bietako modalitate bakarrera aurkeztu ahal izango da. Modalitate bakoitzean 7.000 euro gordineko saria emango da. Lanak paperean edo webgune bidez aurkez daitezke.
Alejandro Tomasini mexikarraren Filosofía moral y visiones del hombre eta Euskal Herriaren historiari buruzko Joseba Agirreazkuenagaren Euskal Herritarren burujabetza politikoaren auzia mundu berriaren zurrunbiloan saiakera lana izan ziren lehiaketaren aurreko edizioko irabazleak. Edizio horretara gaztelaniazko 28 lan eta euskarazko lau aurkeztu ziren.
Ikusi informazioa Bilbao.net
Ikusi liburuxka (pdf)