BIGE Gurasoen Elkarteak Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailarekin elkarlanean antolatutako hitzaldi pedagogikoan parte hartzeko gonbidatzen zaituzte. Euskara ez dakiten gurasoentzat oso lagungarria izango delakoan gaude, izan ere euskara ez jakitea ezin da oztopo bat izan gure seme-alaben heziketa prozesuan.
Iñaki Eizmendik, gizarte-hezitzailea eta elebitasunean aditua, zuen seme-alabek euskara naturaltasun osoz erabili dezaten gako batzuk emango dizue. Beste aldetik ere seme-alabei eguneroko etxeko lanetan laguntzeko baliabide eraginkorrak eskainiko dizue.
Hitzaldia erdaraz izango da. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
- Lekua: CEIP LUIS BRIÑAS HLHI (Santutxu)
- Eguna: Martxoaren 7a (asteazkena)
- Ordua: 17:30
- Lekua: CEIP DEUSTO HLHI (Deustu)
- Eguna: Martxoaren 21a (asteazkena)
- Ordua: 16:45
- Lekua: CEIP FELIX SERRANO HLHI (Indautxu)
- Eguna: Martxoaren 22a (osteguna)
- Ordua: 16:45
- Lekua: CEIP GABRIEL ARESTI HLHI ( Rekalde)
- Eguna: Martxoaren 28a (asteazkena)
- Ordua: 16:45
You must be logged in to post a comment.