Otsailak 28an hasi zen BBK Sariketaren XX. edizioa. Txapelketa honetan Bizkaiko zazpi eskualdeetako 50 bertsolari gaztek hartuko dute parte. Talde bakoitza sei bertsolariz osatuta dago. Horietako erdiak 18 urtetik beherakoak dira eta gainerakoak 19 eta 24 urte bitartekoak.
Kanporaketak zenbait ikastetxe eta kultur etxetan egingo dira eta sarrera doakoa izango da. Finala, berriz, martxoaren 23an jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian.
Aurreko edizioetan bezala, lehiaketako parte-hartzaileak zazpi taldetan banatuta daude eta eskualde zehatz bat ordezkatzen dute. Eskualdeak honakoak dira: Arratia, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Ipar Uribe (Eskumaldea) eta Lea-Artibai. Azken horrek irabazi zuen XIX. edizioa.
Sariei dagokionez, bi talde finalisten artean 2.000 euro banatuko dira eta txapeldunak, berriz, 1.260 euroko saria jasoko du.