Javier Goitia Blanco injineru bermeotarra orain dela lau hamarkada hasi zen euskararen aztarnak aztertzen gure toponimian bai eta inguruetakoan ere. Zaletasun hori bere aitarengandik, Juan gudari zaharrarengandik, datorkio Juanek ahalegin handia egin baitzuen euskal hizkuntzaren jatorria aztertzen.
Javier Goitiak penintsula osoa zehar egindako bidaietan euskararen aztarnak bildu ditu hainbat lekutako toponimoetatik, eta lan izugarri horren ondorioa da argitaratutako liburua.
“El euskera en la base de la navegación” hitzaldi interesgarria maiatzaren 22an izango da arratsaldeko zazpietan Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren entzunaretoan.
You must be logged in to post a comment.