Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren laguntzaz, 2008an atera zuten Bertan Bilbo-Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia liburua, era atsegin eta irakurterrazean euskarak eta euskalgintzak XX. mendean Bilbon izan zituen joan-etorriak ezagutarazteko.
Liburu hartan Bilboko auzoak eta auzoetarako esanguratsuak izan ziren urteak batu zituzten kapituluka; 1894ko Abando, 1915eko Artxanda, 1922ko Errekalde, 1940ko Kale Nagusia, 1995eko Zazpikaleak…
Euskararen aldeko ekintzak ere hainbat izan ziren Bilbon: Euzko-Deya, Euzkadi eta Anaitasuna aldizkariak, Euskaltzaindia, euskara katedra, lehenengo ikastolak, bertso saioak, gau eskolak, Maskarada antzerki taldea… Eta makina bat bilbotar eta kanpotar aritu izan ziren Bilbon euskararen alde: Sabino Arana, Resurrección Mª Azkue, Ebaristo Bustinza Kirikiño, Imanol Berriatua, Julia Berrojalbiz, Alfontso Irigoien, Xabier Gereño…
Oraingoan Zuberogoitia anaiek liburuaren gaztelerazko itzulpena aurkeztu dute: Bertan Bilbo-La villa y el euskera: historia social del siglo XX.
Liburu hau oso interesgarria da bai euskaldunontzat zein euskaraz hitz egin ez arren, euskararekiko interesa dutenentzat, eta nahi duenak eskura izango du ekainetik aurrera liburu dendetan.
Aho gozagarritzat, hementxe duzue kapitulu hau: