Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak azken urteetan hain arrakastatsua izan den Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXX. edizioa antolatu du. Urtero bezala, bi kategoria izango ditu, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, eta horietako bakoitzean 3.500 euroko sari nagusia eta 1.750 euroko akzesita banatuko dira.
Edozein nazionalitateko pertsonak hartu ahal izango du parte lehiaketan baina lanek euskaraz edo gaztelaniaz egon beharko dute, ez da itzulpenik onartuko. Ipuinen gaia librea izango da eta lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute. Gehienez 15 orrialdeko istorioak izango dira, espazio bikoitzarekin eta alde bakarretik idatziak.
Ipuinak urriaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean. Posta arruntez edo Udaleko webgunearen bitartez ere bidali ahal izango dira. Kategoria bakoitzeko irabazleen izenak 2013ko martxoan jakinaraziko dituzte modalitate bakoitzeko epaimahaiek.
Bilboko Udalak literatur sorkuntza sustatzeko, eta Gabriel Aresti idazlearen irudia eta lana ezagutarazteko antolatzen du lehiaketa hau. Arestik olerkiak, eleberriak, ipuinak eta antzerkiak idatzi zituen, baita hainbat lan euskarara itzuli ere.