Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak Zazpi ebidentzia birjaiotzarako liburua aurkeztuko du astelehenean, urriak 22, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, Bilbo). 19:00etatik aurrera izango da Euskara batuaren bigarren jaiotza lanari jarraipena ematen dion saiakeraren aurkezpena.
Amurizak aurreko lanaren bertsio zentratuagoa egin du, gai txikiago eta eztabaidagarriago guztiak albo batera utzi, eta arazo nagusietaz bakarrik arduratuta. Arazo horiek “ebidentzia” gisa aurkeztu ditu eta euskararen norabidearen gakoak direla adierazi du.
You must be logged in to post a comment.