Orain bost hamarkada sortu zituzten Bilbon alfabetatzeko lehen taldeak. Talde-kopurua handitu ahala, alfabetatzea ez ezik, hau da, jatorriz euskaldunak direnei irakurtzen eta idazten irakastea ez ezik, euskaraz ez zekiten euskal herritarrei euskara irakastea ere landu beharra azaldu zen. Horrelaxe sortu zituzten gau-eskolak.
Eskaera gero eta handiagoa izan zen, gazteen taldeen inplikazioari eta irakaskuntzak profesionalen antolaketari eta metodologiari esker. Tartean profesionalizatze-prozesua hasi zen. Horrelaxe sortu zituzten euskaltegiak.
8 talde handi
Gaur egun, Bilbon euskaltegien sare handia dago eta ikasteko modalitateak eta metodologiak asko dira. Zehatzago, gure hirian badaude 16 euskaltegi homologatu, helduei euskara irakasteko. Barrutietan sakabanatuta dagoz euskaltegi horiek.
Euskaltegi horietako gehienetan ikasleak eskolara joanda ematen dituzte ikastaroak, baina bada autoikasketa informatikako programen bidez eskaintzen duenik.
Euskaltegi horiek guztiak HABEk homologatuak dira eta zortzi talde handi dira:
- AEK. Honek Bilboko auzoetan lanean dihardu 1965etik, helduen euskalduntzen eta alfabetatzen eta euskararen normalizazioan. Zazpi euskaltegi dauzka Bizkaiko hiriburuan: Larrako AEK Euskaltegia, Matxitxu AEK Euskaltegia, Santutxu AEK Euskaltegia, Lizardi AEK Euskaltegia, Indautxuko AEK Euskaltegia, Urtats AEK Euskaltegia eta Zorrotzako AEK Euskaltegia.
- Elkarlan. 30 urte baino gehiago eman ditu helduak euskalduntzen eta euskara eguneroko bizitzan sartzen. Hiru euskaltegi dagoz Elkarlanen: Bilbo Zaharra Euskaltegia, Gabriel Aresti Euskaltegia eta Juan Mateo Zabal Euskaltegia
- Labayru Ikastegia. 1970eko hamarkadan sortu zuten eta harez geroztik euskararen eta euskal kulturaren erreferentzia izan da. Bere-bereak dira erabiltzen dituen metodologia eta programa.
- Ulibarri Euskaltegia. Euskal Herri osoan euskara ikasteko eskolak modu profesionalean eskaini zituen lehen euskaltegia izan zen; hain zuzen, 1975etik. Bizitzaren arlo guztietan euskara normalizatzeko lan egiten du.
- Euskal Irakaslegoa Deustuko Unibertsitateak. 1978an hasi zen lanean Deustuko Unibertsitateko ikasleei eta herritarrei, ahozko zein idatzizko erabilerari begira, ezagutza eta gaitasun-maila ona lortzea eskaintzeko.
- Mikelats Euskaltegia. Bilbon sortutako euskaltegirik berriena, 1996an sortu zuten-eta. Uriaren bihotzean dago. Euskaltegi txiki honek xede argia dauka: kalitateko irakaskuntza eskaintzea giro hurbilean.
- Bai&By. Bai&By-k online eskaintza abian jarri zutenetik 15 urte pasatu dira dagoeneko. Adimen artifizialean dago oinarritua eta aholkularitza didaktiko pertsonalizatua dago, baita urrunetiko elkarrizketa-praktika ere.
- Mondragón Lingua. Hizkuntza-zerbitzu aurreratuen enpresa, itzulpengintzan eta eleanitzeko komunikazioan espezializatua. Hori guztia tresna teknologikoen bidez.