Pasa den igandean, abenduaren 2an, jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Gernika-Lumon eta bertan Miren Amurizak lortu zuen finalerako zuzeneko txartela.
Ondorioz, abenduaren 15ean finala honako bertsolariek jokatuko dute: finalaurrekoetan puntuaziorik altuena lortu zuten Arkaitz Estiballesek, Etxahun Lekuek eta Miren Amurizak, eta Igor Elortzak, Fredi Paiak, Iratxe Ibarrak, Jone Uriak eta Onintza Enbeitak.
Finala, esan bezala abenduaren 15ean jokatuko da 17:30ean Miribilla auzoko Bilbao Arenan. Ohikoa den bezala, sarrerak aurrez erosteko aukera izango da www.bertsosarrerak.eu webgunean. Finalaren egunean bertan leihatilan ere izango dira salgai.
You must be logged in to post a comment.