Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta Gabonetan euskaraz blai egitasmoa izango da abenduaren 27an. Zabalguneko Azokaren eraikinean izango da ekitaldia 16:00etatik 20:00etara.
Ekimena, 3-12 urte bitarteko haurrentzat izango da eta bertan Izar eta Zenaida: indar magikoa izeneko ikuskizuna eskainiko da, besteak beste.
Ikuskizunaz gain, teknologia tailerrak, elkartasun tailerrak eta ludoteka teknologikoa izango dira. Ekitaldiaren sarrera doan izango da.
You must be logged in to post a comment.