Bilbo Zaharra Euskaltegiak eta Gabriel Aresti Euskaltegiak haurrentzako eta nerabeentzako tailer eta ekintza interesgarriak antolatu dituzte Aste Santuko lehen eta bigarren asterako.
Bilbo Zaharra Euskaltegiak 3 tailer prestatu ditu:
- Birziklapena eta jostailuen tailerra
- Emozioak eta talde harremanak
- Esperimentuak eta naturaren kuriositatea
Tailer horiek 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Bi txanda izango dira: martxoaren 25etik 27ra, eta apirilaren 2tik 5era. 08:00etatik 17:00etara iraungo dute eta bazkaria prezioan sartuta dago.
Gabriel Aresti Euskaltegiak adinaren arabera antolatu ditu kolonia hauek:
- Antzerki kolonia
- Jolas kolonia
Bi horiek 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango dira. 08:30etik 15:15era izango dira eta bazkaria prezioan sartuta dago.
- Musika sorkuntza eta DJ laborategia
Azken hori 13 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat izango da 10:00etatik 14:00etara.
Bi txanda izango dira: martxoaren 25etik 28ra eta apirilaren 2tik 5era
Horiez gain, Gabriel Aresti euskaltegiak Aste Santuko akademia ere izango du A eta B ereduko ikasleei zuzenduta, euskara ikasgaian laguntza izan dezaten.
Informazio gehiago:
Bilbo Zaharra Euskaltegiak: 944158292; Posta Kalea 8, 1. Ezk.48005 Bilbo
Gabriel Aresti Euskaltegiak: 944237591; Done Bikendi 2, 4. solairua. 48001 Bilbo