Euskararen Etxea Bilboko San Inazio auzoan dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker sortu zen; beraren helburua euskarari buruzko gune espezializatua izatea da.
Bertan, Euskararen Interpretazio Zentroa dago, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakusteko:
- Euskararen balio integratzailea
- Hizkuntzaren historiako gertaera nagusiak
- Euskalkien aberastasuna
- Sormena eta literatur bizitasuna
- Ahozko tradizioaren interesa…
Bizipen entretenigarria bezain txundigarria eskaintzea da bere helburua, beti ere ahaztu gabe Bilboko Euskararen Etxea deitutako eraikinak bete behar duen helburu pedagogiko eta kulturala.
Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen lehenengo gune honetan, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Zentroak, euskara ezagutarazteaz gain, bisitariei bizipen entretenigarria eskainiko die, eta horretarako teknologia berriak erabili dira. Turismoa ere kontuan hartu da, eta zentroa lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) bisitatzeko aukera dago. Bisita gidatuak 10:00etatik 14:00etara izango dira egun hauetan:
- Apirilaren 27a
- Maiatzaren 25a
- Irailaren 28a
- Urriaren 19a
- Azaroaren 23a
- Abenduaren 28a
Astean zehar ere astelehenetik ostiralera zabalik dago 09:00etatik 16:00etara.
Erreserbak egiteko deitu telefono honetara: 944028081.