Haur, gazte eta helduentzako ekintzak antolatu dituzte Bilboko euskaltegiek uda honetan ondo pasatzeko.
Urtero bezala, helduek udan trinkoak egiteko aukera izango dituzte, bai eta autoikaskuntza bidez euskara ikasten jarraitzeko, edo mintzapraktika, bizkaiera landu, itzulpenetan trebatu edo EGA azterketarako prestatzeko ere.
Barnetegiek ere aukera paregabea ematen dute euskaran murgildu eta aurrera egiteko, bakarka edo familia guztiarekin. Aukera zabala da: eguneko barnetegiak (etxean lo egin) edo bestelakoak (Arantzazun, Bakaikun, Bilbon eta Gorozikan).
Haur eta gazteentzako ere ekintza ugari dago: kanpusak (futbola, txirrindularitza, pilota, mendia, arrauna, rocka…), tailerrak (euskal mitologia, musika tresnak, inauteriak, zirkua eta magia) eta ikastaroak.
Animatu zaitez uda honetan!