2014. urtean beteko dira 50 urte Gabriel Arestiren “Harri eta herri” argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, poesiaren historian liburu iraultzailea izan zen, gai sozial eta politikoak jorratuz eta injustiziak salatuz. “Nire aitaren etxea” olerkia ziur aski liburuaren guztien artean ezagunena da. Bere lanik esanguratsuena dudarik gabe.
La Tertulia de la Concordia deituriko bilgunean Blas de Otero eta Gabriel Zelaia poetak izan zituen solaskide eta bere poesiagintzan erreferentzia nagusi bihurtu ziren, Espainiako Antonio Machado bezalakoekin batera, eta eragin horiek poesia sozialaren bideak harrarazi zizkioten: Arestirentzat, literatura oro da soziala. Poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste osoa zuen: Esanen dute / hau /poesia / eztela,/ baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat/ dela (“Poesia”, 1963).
Hauexek dira Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatu dituen ekitaldiak:
- Azaroaren 19an: Amaia Lasa “Aresti oroituz” eta Itziar Laka “Aresti euskaldun berri”
Amaia Lasa heldu zen arte, emakumeak ez zeukan leku propiorik gure literaturan. Haren poesia fundazionala da. Bera da gure literaturaren lehen emakumea, berak dakarrelako lehenengoz emakumea gure letretara.
Itziar Lakaren ikerkuntza interesa hizkuntzalaritza teorikoa eta psikolinguistika esperimentalaren arteko elkargunean datza, batik bat euskara eta elebitasunaren inguruan. - Azaroaren 20an: Xabier Amuriza “Arestiren koplak ahoan”
Hitzaldi-errezitaldia. Arestik, zenbaitetan, erabat bertsolarien modura egiten ditu bere poesiak; beste zenbaitetan, berriz, koplarien modura, kopla legedi zaharrean tajutuak. Amurizak Arestiren kopla eta bertso sorta batzuk kantatu eta haren estiloari, ideiei eta teknikari buruz zenbait iruzkin egingo ditu. - Azaroaren 21ean: Koldo Izagirre eta Joseba Tapia
Arestik poesia mailu bat dela esateko ausardia ukan zuen. Estreinakoz jarri zen euskal poesia poesiari berari buruz hausnarrean. Harri eta Herri,liburu fundazional guztiak bezala, ikur bilakatu zen.
Harri eta Herri publikatu zenean, trikitilariok ez ginen enteratu liburu hartan trikitirako kopla ederrak geneuzkala. Arestiren kopla horiek trikiti munduari itzultzeko beste doinu bat erantsi diet, eta Arestik esan bezala, fandango bat egin dut.”
Ekitaldi guztiak 19:00etan izango dira Bilboko Plaza Barrian dagoen Euskaltzaindiaren egoitzan.